Stefano Delle Chiaie

Stefano Delle Chiaie

(1975)
Bizitza
JaiotzaCaserta1936ko irailaren 13a
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma2019ko irailaren 10a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakterrorista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Italiako Mugimendu Soziala
National Vanguard (en) Itzuli
IMDB: nm7379822 Edit the value on Wikidata
Boloniako sarraskiak 85 hildako utzi zituen.

Stefano Delle Chiaie ""Alfredo", "ALFA", "Alfredo Di Stéfano" izengoitiekin ezaguna, (Caserta, Campania,1936ko irailaren 13a - Erroma, 2019ko irailaren 10a) eskuin muturreko militante neofaxista eta pistolaria, mundu osoan terrorismo ekintza desberdinak burutu zituen, besteak beste Italian, Espainian, Bolivian, Argentinan eta Txilen. Euskal Herrian 1976ko maiatzaren 9an, Jurramendin (Lizarra), mertzenario talde batekin batera, Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos militante karlistak hil zituen eta beste batzuk zauritu zituen, erabateko inpunitatean.[1] ETAren aurkako borroka zikinean ere hartu zuen parte.

Ibilbide terrorista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu hauetan ezagutu dira haren erasoak eta aktibitateak: Italian (1959-1987), Espainian (1970-1977), Perun (1983) Argentinan 1970-1984), Paraguai (1985), Venezuelan (1987).

Delle Chiaie eskuin-muturreko Movimento Sociale Italianon (MSI) alderdi neofaxistan hasi zen politikan. Alderdi hau 1946an sortu zen, Benito Mussoliniren jarraitzaileen eskutik. MSIk, Arturo Micheliniren eskutik, Democrazia Cristianaren aldeko jarrera hartu zuenean, Delle Chiaie erradikalizatu egin zen talde berri bat sortuz, Ordine Nuovo, alegia.

1970an Junio Valerio Borgheseri lagundu zion gero porrot egin zuen 1970eko estatu-kolpean. Halaber, 70. hamarkadan, Gerra Hotza zela eta, NATO eta CIA bultzatu zuten Gladio Operazioan lagundu zuen; horretan Italiako Inteligentzia zerbitzuen, Licio Gelliren eta Propaganda Due edo P2 logiaren laguntza izan zuen. Azkenik, Italiatik ihes egin zuen eta Espainian babesa aurkitu zuen; Carrero Blanco berarekin harremanak izan zituen eta Antonio González Pacheco eta Roberto Conesa polizia espainiarren laguntza zuzena.[2] Espainian Léon Degrelle ezahutu zuen eta Avanguardia Nazionaleren antolakuntzan jarraitu zuen.

1975an, Madrilen, Franco diktadorearen hiletan, DINAko Michael Townleyrekin eta Virgilio Paz Romero kubatarrarekin topo egin zuen. Hirurek Bernardo Leightonen aurkako atentatua prestatu zuten; erasoa arrazoia Leigthon Txilen ezarritako diktaduraren aurkako kritika gogorrak izan zen. Izan ere, Leigthon bere emaztearekin batera bizirik atera zen.

1976an, Euskal Herrian, maiatzaren 9an, Jurramendin (Lizarra), mertzenario talde batekin batera, manifestazio baketsuan zebiltzan Ricardo Garcia Pellejero eta Aniano Jimenez Santos militante karlistak hil zituen eta beste batzuk zauritu zituen, erabateko inpunitatean. Eraso horretan, besteak beste, Rodolfo Almirón (Alianza Anticomunista Argentina taldekoa), Jean Pierre Cherid (OAS taldekoa) eta Pier Luigi Concutelli. Halaber, urte asko geroago, euskal errefuxiatuen aurka aritu zela aitortu zuen: etakide baten bahiketa, tortura eta hilketan (Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur" izan zitekeen) eta beste baten aurkako atentatuan (Jose Miguel Beñaran Argala izan zitekeen). Atentatu horiek Gladio sarearen testuinguruan justifikatu zituen eta Batallón Vasco Español izenarekin erreibindikatu ziren.[3]

Laurogei hamarkadan Delle Chiaieren presentzia Ameriketan detektatu zen. 1983an, CIAk pistoleroa kontinente horren eskuin-muturreko terrorista bilatuena zela esan zuen. 1980an, Bolivian, Lidia Gueiler Tejadaren aurka emandako estatu-kolpearen saiakeran parte hartu zuen; Italiarra Klaus Barbie eta militar argentinarrekin batera aritu zen. Haren helburu bat "Internazional Faxista Beltza" sortzea zen.

1989an Caracasen atxilotua izan zen Venezuelako DISIP erakundeari esker. Italiara deportatu zuten han 1970. eta 1980. hamarkadetan burututako atentatuetan izan zuen ardura argitzeko: Piazza Fontanaren atentatua, Boloniako sarraskia... Italian urte berean absolbitu zuten.

Delle Chiaie Erroman hil zen, 2019an, Vanini ospitalean, 82 urte zituelarik. Nahiz eta burutu zituen krimenak inoiz ez zen espetxean izan.[4]

Massimiliano Griner eta Unberto Berlenghinirekin batera, bere memoriak liburu batean bildu zituen:

  • 2018: L'aquila e il condor. Memorie di un militante politico[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]