Suzanne Madden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettsko Unibertsitatea Amhersten |
Doktorego ikaslea(k) | Maud Galametz (en) Frédéric Galliano (en) Diane Cormier (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta astrofisikaria |
Enplegatzailea(k) | CEA Paris-Saclay (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
Suzanne Madden (Ameriketako Estatu Batuak, XX. mendea) astronomo estatubatuarra Saclay Ikerketa Nuklearreko Zentroan (Paris, Frantzia) ari da lanean ikertzaile gisa. Estatu Batuetako Elkarte Astronomikoak Annie Jump Cannon saria eman zion 1995ean.[1]
Maddenek galaxia nanoak eta izarren arteko ingurunea aztertu ditu beste galaxia batzuetan. Herschel Espazio Behatokian denbora bermatua du.[2]
Suzanne Nazioarteko Batasun Astronomikoko kide aktiboa izan da, eta Galaxiak eta Unibertsoa VIII. Dibisioan afiliatu (2012ra arte) eta 28 Galaxia Batzordean (2015era arte). Egungo afiliazioen artean daude H dibisioa, Izarrarteko Materia eta Tokiko Unibertsoa, eta J Galaxia dibisioa eta Kosmologia.[3]