Switching Channels | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1987 |
Izenburua | Switching Channels |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | comedy of remarriage (en) eta komedia erromantikoa |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Front Page (en) |
Grabazio lekua(k) | Toronto, Miami eta Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ted Kotcheff (en) |
Gidoigilea(k) | Ben Hecht |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Martin Ransohoff (en) |
Edizioa | Thom Noble |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michel Legrand |
Argazki-zuzendaria | François Protat (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Historia | |
Nominazioak | |
Switching Channels (euskaraz Kateak Aldatuz), 1988ko Ted Kotcheff bulgariar-kanadarrak zuzendutako komedia film bat da. The Front Page (1931) eta His Girl Friday (1940) filmeen berregokitzapena da, eta Ben Hecht eta Charles MacArthurren The Front Page (1928) antzezlanean oinarritua dago. Kathleen Turner, Burt Reynolds, Christopher Reeve, Ned Beatty eta Henry Gibson aktoreek antzeztu zuten.
Oporraldi batetan zehar, Christy Colleran (Kathleen Turner) telebista kazetari ospetsuak Blaine Bigham (Christopher Reeve) yuppie aberatsa ezagutu eta harekin ezkontzeko asmoa du, baina John Sullivan (Burt Reynolds) lankide eta senar ohiak ezkontza nola edo hala eragoztez gain, Christyk bere lana utz ez dezan ere saiatuko da. Christyk kazetaritza eta bere lanarekiko pasioa griña berreskuratu dezan, Johnek Christyri hilketagatik heriotzera zigortua izan eta errugabea den Ike Roscoe (Henry Gibson) presoari elkarrizketa egitea proposatuko dio.