Sālote Tupou III.a | |||
---|---|---|---|
1918ko apirilaren 5a - 1965eko abenduaren 16a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Sālote Mafile‘o Pilolevu | ||
Jaiotza | Nuku'alofa eta Royal Palace of Nukuʻalofa (en) , 1900eko martxoaren 13a | ||
Herrialdea | Tonga | ||
Bizilekua | Royal Palace of Nukuʻalofa (en) | ||
Heriotza | Auckland, 1965eko abenduaren 16a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mala'ekula (en) | ||
Familia | |||
Aita | George Tupou II | ||
Ama | Lavinia Veiongo Fotu | ||
Ezkontidea(k) | Viliami Tungī Mailefihi (en) 1941eko uztailaren 20a) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | House of Tupou (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sālote Tupou III.a, jaiotzez Sālote Mafile‘o Pilolevu, (Nuku'alofa, Tonga, 1900eko martxoaren 13a – Auckland, Zeelanda Berria, 1965eko abenduaren 16a) Tongako erregina izan zen. Ia 48 urtez egon zen erregina, Tongako beste edozein monarka baino gehiago. Altueragatik ezaguna zen: 1.91 metro neurtzen zuen[1].
Sālote (Karlota) 1900eko martxoaren 13an jaio zen Jurgi Tupou II.a erregearen eta Lavinia Veiongo erreginaren familian[2]. Sālote Mafile'o Pilolevu birramonaren omenez jarri zioten izena[3]. 1909ko abenduan Aucklandera (Zeelanda Berria) bidali zuten bost urteko hezkuntzan hasteko[4].
1917an, Viliami Tungī Mailefihirekin ezkondu zen. 18 urterekin ama izan zen lehen aldiz. Bere semeak hauek ziren:
Hiru haurdunaldi abortu naturaletan amaitu ziren[6].
Sālote erregina 1965eko abenduaren 16an hil zen Aucklandeko ospitalean, gaixotasun luze baten ondoren. Gorpua Tongara eraman zuten[4].