Taa I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Intef V.a | ||
Ama | Sobekemsaf | ||
Ezkontidea(k) | Tetisheri | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko XVII. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria |
Senakhtenra-Taa edo Taa I.a, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, Egiptoko bigarren tarteko aroa deritzon garai nahaspilatsu batean gobernatu zuena, K. a. 1560 inguruan.
Garai hartan, Bi Lurraldeak (Egipto), printzerri ugaritan banatuta zeuden, horietako gehienak, hiksotar jatorriko Egiptoko XV. dinastiak edo Nubiako Kerma erresumak, hegoaldean, kontrolatuak. Oso gutxi harro zitezkeen inbaditzaileekiko autonomia mailaren bat izateaz, eta, horietako bat, Tebasekoa zen.
Ez da askorik ezagutzen Senakhtenrari buruz, ezta Tebasen zenbat denboran gobernatu zuen, bere senidetasun harremanak edo bere erregealdian egin zuena ere. Beharbada, Intef VII.aren anaia eta Sobekemsaf II.aren semea izango zen, baina ez dago batere garbi.
Pentsatzekoa da iparraldeko hiksoek oso mugatua egotea, baina litekeena da, baita ere, jada bere erregealdian, matxinada egiteari buruz hitzegiten hasi izana, eta sentimendu nazional bat agertzen hasi zen Tebas hiri probintziarrean, atzerritarrak kanporatzea eta bi lurraldeak berbateratzea pentsatuz.
Senakhtenra baino ezagunagoa, bere emaztea izan zen, jatorri xumekoa eta klaneko amalehena, Tetisheri. Berak ereingo zuen eta matxinadaren eta Amon jainkoaren gurtzaren hazia bere bi semeengan, Seqenenra eta Ahhotepengan, hauen aita hil zenean.
Ez da ezagutzen printze tebastar honen hilobiaren eta momiaren kokapena, Egiptoko XVIII. dinastia monumental eta handiaren sustraia izan zena.
Aurrekoa Intef VII.a |
Egiptoko faraoia Egiptoko XVII. dinastia |
Ondorengoa Taa II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Taa I.a |