Tabetha S. Boyajian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1980 (43/44 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | College of Charleston (1998 - 2003) Zientziatan graduatua : fisika Georgia State University (en) (2003 - 2005) Zientzietako Masterra : fisika Georgia State University (en) (2005 - 2009) Doktoretza : astronomia |
Irakaslea(k) | Debra Fischer (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Louisiana State University (en) Georgia State University (en) (2009 - 2012) Yale Unibertsitatea (2012 - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazioarteko Astronomia Elkartea |
astro.yale.edu… | |
Tabetha "Tabby" Suzanne Boyajian armeniar jatorriko astronomo estatubatuarra eta astrofisikaria da Louisianako Estatu Unibertsitateko fakultatean. Yaleko Unibertsitatean doktoratu ondoren, Debra Fischer-ekin lan egin zuen. Boyajian aktibo dago izar-interferometriaren, izar-espektroskopiaren, exoplaneten ikerketaren eta bereizmen angeluar handiko astronomiaren eremu astronomikoetan, batez ere uhin-luzera optikoetan eta infragorrietan. Bera izan zen 2015eko iraileko artikuluaren autore nagusia: "Non dago fluxua? ", KIC 8462852-ren argi-kurba oso ezohikoa ikertu zuena; izarrari Tabby-ren Izarra deitzen zaio, lagunartean, eta argitara eman diren hainbat artikulutan Boyajian-en izarra.
Boyajian-ek 2015eko urriaren 14an, KIC 8462852 izarraren argi-patroi bitxi bat atzeman zuen Kepler espazio-teleskopioak. Lagunartean Tabby-ren izarra deitzen hasi ziren eta izen horrekin zabaldu zen kontua hasieran komunitate zientifikoan. Gero, aurkikuntzaren garrantziaz jabetuta, Boyajian-en izarra deitzeko hautua zabaldu zen. Boyajian izan zen izar horren argiaren fluktuazio irregularra aurkitu zuen ikertzaile nagusia, hortik , KIC 8462852 izen zientifikoa zabaltzeko erabili zen dibulgazioarako egokiago zen izena. Dibulgazio mota askotarako jokoa eman zuen aurkikuntza, tarteana Dyson-en esfera bat izan zitekeela iradokitzen zuen espekulazioa.[1][2] Espekulazio horri esker kontua zabaldu zen zientzia esparruetatik sasizko zientzia "dibulgaziora".