Taboo (euskaraz Tabu) Erresuma Batuko drama telesail bat da. 2017ko urtarrilaren 7tik BBC One eta FX kateetan aireratzen da. Tom Hardy, Oona Chaplin, David Hayman eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zuten.
1814. James Keziah Delaney Afrikara bidaiatu eta 10 urtez bere albisterik izan gabe Erresuma Batuan luzaroan hiltzat jo izan zen gizona da. Orain, zakurraren ipurdian izan eta bertan hiltzeko zorian egon den James gizasemea Londres hirira eta zibilizaziora itzuli berri da, baina guztiz aldatua eta berekin batera lapurtutako hamalau diamante dakartzala. ,