Talbot Horizon | |
---|---|
Ekoizlea | Peugeot |
Marka | Talbot |
Aurrekaria | Simca 1200 |
Ondorengoa | Peugeot 309 (en) |
Segmentua | C segmentu |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 3.960 milimetro |
Zabalera | 1.680 milimetro |
Altuera | 1.410 milimetro |
Talbot Horizon auto modeloa 1977ko urrian Marokon aurkeztu zen 1978ko urtarriletik merkaturatu zen automobil trinkoa da. Simca 1100 aurrekoaren arrakastarako errezetak erabiltzen ditu. Chrysler Europa autogileak ekoitzi zuen, gero PSA taldeak honek aurrekoa absorbitu ondoren.
Carrières-sous-Poissyko Chrysler France ikertegia izan zen Horizonaren sortzearen arduraduna. Chryslerrek Volkswagen Golf gogoko zuen, zeinaren proportzioak eta diseinuak inspirazio gisa balio izan zuten auto honentzat. Garapen fasran 100 Golf erosi zituen Chryslerrek.[1]
Chrysler Horizon eta Simca Horizon izenekin hasi zen merkaturatzen Europan, baina 1979ko uztailetik aurrera Talbot Horizon izan zen. Estatu Batuetan ere ekoitzi eta saldu zen Dodge Omni eta Plymouth Horizon izenekin.
1979ko otsailean Europako Urteko Autoaren garaikurra irabazi zuen, baina testuinguru ekonomiko goibelaren biktima izan zen. : salmentak pixkanaka eta etengabe gutxizen joan ziren, zentzu komertziala galdu zuen arte, 1985ean Frantzian lehenik, 1987an Espainian gero. Haren ordezkoari, Talbot Arizona deitu behar zitzaion, baina 1985ean merkaturatu zenean Peugeot 309 jarri zioten . Izan ere, PSAk Talbot marka behin betiko gaitzestea erabaki zuen bitartean.