Tam o' Shanter (olerkia) | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Robert Burns |
Sorrera-urtea | 1790 |
Argitaratze-data | 1791 |
Izenburua | Tam o' Shanter |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Hizkuntza | ingelesa eta eskoziera |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Tam o' Shanter Robert Burns eskoziar idazleak 1790an idatzitako poema ospetsua da. Dumfriesen bizi zenean idatzi zuen eta 1791an argitaratu zuen lehen aldiz. Burnsek idatzitako poemen artean luzeenetariko bat da hau. Testua ingelesez dago idatzita baina eskozierarekin nahastuta.[1]
Poemak Tam, Eskoziako Ayr herriko pub batean lagunekin askotan mozkortzen zen nekazariaren ohiturak deskribatzen ditu, baita bere pentsaera burugabea ere, zehazki bere etxean haserretuta zain zuen emaztearekiko. Merkatu egun baten ondoren, gauean, Tam etxera joango da Meg zaldiaren gainean; aldi berean, ekaitza gerturatzen ari da. Bidean bertako eliza sorgin eta azti dantzariz beteta eta Deabrua gaita jotzen ikusten ditu. Tam sorgin bat soineko motz bati oihuka hasten zaio. Berehala, argi guztiak itzali ziren, musika eta dantza gelditu ziren eta izaki asko Tamengana jausi ziren. Izuak jota, Tam Doon ibairantz ihes egiten zuen zeren eta, antza denez, izaki horiek ibaia gurutzatzen ez baitira ausartzen. Azken momentuan sorginek zaldiari buztana kenduko diote baina Tam, ibaia gurutzatuta, salbu geldituko da.
Burnsen heroiak Eskoziako txapel tradizionalari, tam o 'shanter-i, eman zion izena.
Nannie Deek, Tamek bidean topatzen duen sorginetako bat, berarentzako motza den alkandora bat darama eta Tamek cutty-sark deitzen dio, eskozieraz "alkandora laburra" esan nahi duena. Izena kontzeptu desberdinak adierazteko erabili da: