Tamara Csipes | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1989ko abuztuaren 24a (35 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Familia | |
Aita | Ferenc Csipes |
Ama | Andrea Orosz |
Jarduerak | |
Jarduerak | piraguista |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Ferenc Csipes (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Tamara Csipes (Budapest (Hungaria), 1989ko abuztuaren 24a) piraguismoan lehiatzen den kirolari hungariarra da.[1]
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), Urrezkoa lortu zuen Hungariako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.31,482ko denboraz, Alemaniako (zilarrezkoa) eta Bielorrusiako taldearen (brontzezkoa) aurretik. Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Gabriella Szabó, Danuta Kozák, Tamara Csipes eta Krisztina Fazekas Zur-ek.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezkoa irabazi zuen K-1 500 m modalitatean, 1.51,855ko denboraz, Lisa Carrington zeelandaberritarraren (urrezkoa) atzetik eta Emma Jørgensen danimarkarraren (brontzezkoa) aurretik.
Urrezkoa lortu zuen Hungariako taldearekin K-4 500 m modalitatean, 1.35,463ko denboraz, Bielorrusiako (zilarrezkoa) eta Poloniako taldearen (brontzezkoa) aurretik. Hauek osatzen zuten Hungariako taldea: Anna Kárász, Danuta Kozák, Tamara Csipes eta Dóra Bodonyi-ek.[2][3]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi zituen.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2016 | Rio de Janeiro Brasil | K-4 500 m[4] | |
2020 | Tokio Japonia |
K-4 500 m[5] | |
2020 | Tokio Japonia |
K-1 500 m[6] | |
2024 | Paris Frantzia |
K-1 500 m | |
2024 | Paris Frantzia |
K-2 500 m | |
2024 | Paris Frantzia |
K-4 500 m |