Tamim al-Barghouti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kairo, 1977ko ekainaren 13a (47 urte) |
Herrialdea | Palestina (1988ko azaroaren 15a - |
Familia | |
Aita | Mourid Barghouti |
Ama | Radwa Ashour |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bostongo Unibertsitatea The American University in Cairo (en) 2001) Kairoko Unibertsitatea (1999 - gradu |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Georgetowngo Unibertsitatea |
Tamim Barghouti (arabieraz, تميم البرغوثي) (Kairo, 1977ko ekainaren 13a) poeta eta idazle egiptoar-palestinarra da.
Tamim al-Barghouti Mourid Barghouti poeta palestinarraren eta Radwa Ashour nobelagile eta akademiko egiptoarraren semea da[1].
Arte Politikoetako lizentziatua da Kairoko Unibertsitatean (1999) eta Nazioarteko Harremanetako espezialitatea egin zuen Kairoko Unibertsitate Amerikarrean (2001). Zientzia Politikoak ikasi zituen Bostongo Unibertsitatean, 2004an[1]. Eta 2005ean Kairoko Unibertsitate Amerikarreko irakasle postua atera zuen.
18 urterekin argitaratu zuen bere lehenbiziko poema. 1999an, 22 urte zituela, Palestinara itzuli zen aurrenekoz, eta han plazaratu zuen bere lehen poema bilduma, Mijana[2]. Arabiera estandarrean ez ezik Egiptoko eta Palestinako arabieraz ere idazten du. [3]
Identitateari eta historia arabiarrari buruzko idazlan ugariren egile da, eta bereziki egunkarietan argitaratu ditu lanak. Zenbait poesia-bilduma ere plazaratu ditu[1], eta saiakerak, teoria politikokoak eta Ekialde Hurbileko historiari buruzkoak.[3]
Nazio Batuen Erakundearentzat egin du lan[3] eta irakasle gonbidatua izan da Georgetowneko Unibertsitateko Center for Contemporary Arab Studies zentroan.[4]
Oso ezaguna da herrialde arabiarretan eta bere poemak irakurtzeko ekitaldi jendetsuak egin ditu herrialde horietako askotan (Egipto, Palestina, Libano, Jordania, Maroko, Oman, Sudan...), adin guztietako entzuleen aurrean.[5]