Tanutamani | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. VIII. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 653 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | El Kurru | ||
Familia | |||
Aita | Shabako | ||
Ama | Kalhata | ||
Leinua | Egiptoko XXV. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Bakara Tanutamani (K.a. 664-K.a. 656) Egiptoko XXV. dinastiako faraoi bat izan zen, Kushekoa edo Nubiarra ere deitua.
Bere izena, koptoeraz (nubieraz) Tanutamani da. Asiriar Urteliburuetan Tandamane bezala agertzen da. Bere tronu izena, Bakara izan zen. Manetonek ez du aipatzen (Amani, Tebastar jainkoa den Amonen ahoskatze kushtarra da).
Shabako erregearen semea eta bere aurreko erregea izan zen Taharqoren iloba zen.
Asiriar inbaditzaileek, Nekao I.a izendatu zuten errege bezala, ondoren, Egiptotik alde eginez. Orduan, Nubiatik, Tanutamani Niloren haranetik joan eta Egipto osoa konkistatu zuen, Menfis barne. Nekao I.a, asiriarren ordezkaria, Tanutamaniren kanpainan hila izan zen. Erreakzio bezala, asiriarrak Egiptoar itzuli ziren, Tanutamaniren armada Deltan garaituz, eta hegoalderantz jarraitu zuten, Tebaseraino, hiri hau arpilatuz.
Asiriar okupazioak, K.a. 661ean, nubiar erregeen Egiptoren kontrolaz amaitu zuen, Tanutamaniren autoritatea, Goi Egipton bere erregealdiko zortzigarren urterarte onartua izan zen arren. K.a. 656an, Psametiko I.aren armadak, modu baketsuan hartu zuen Tebasen kontrola, eta, azkenik, Egipto osoa bateratu zuen bere agintepean. Ondoren, Tanutamanik, soilik Nubian gobernatu zuen. K.a. 653an hil eta El Kurruko hilerri familiarrean lurperatua izan zen.
Kushtar erregeek, Egipto utzi eta egungo Sudanen gobernatu zuten beste mila urtez, lehenik Napatan, eta, ondoren, Meroen.
Erregearen estatua ezagun bakarra, bururik ez duena, Gebel Barkalen aurkitu zen, eta, gaur egun, Ohioko Toledoko Arte Museoan erakusten da, AEBetan.
Aurrekoa Taharqo |
Egiptoko faraoia Egiptoko XXV. dinastia |
Ondorengoa Nekao I.a |