Ted Morgan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sanche Charles Armand Gabriel de Gramont |
Jaiotza | Geneva, 1932ko martxoaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Frantzia |
Heriotza | Manhattan, 2023ko abenduaren 13a (91 urte) |
Familia | |
Aita | Comte Gabriel de Gramont |
Ama | Marie Helene Negroponte |
Leinua | House of de Gramont (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, historialaria, idazlea eta biografoa |
Enplegatzailea(k) | The New York Times Magazine (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Ted Morgan |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada |
Gradua | sub-lieutenant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Ted Morgan, Sanche de Gramont jaioa (Geneva, 1932ko martxoaren 30a - New York, 2023ko abenduaren 13a) frantziar-estatubatuar idazle, kazetari eta historialaria izan zen.
Gramonteko dukeen familian jaio zen. Yaleko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1950eko hamarkadan Aljeriako Gerran borrokatzeko errekrutatu zuten. 1955etik 1957ra infanteria kolonialeko ofiziala izan zen, eta gero propagandako ofiziala. Ondoren, bi aldeek egindako ankerkeriei buruz idatzi zuen.
Estatu Batuetara itzuli ondoren, kazetaritzan aritu zen. 1977an estatubatuar hiritar bihurtu zen. Bere noblezia tituluei uko egin zien, eta Sanche de Gramont izena Ted Morgan anagramagatik aldatu zuen. Estatu Batuetako kultura bereganatu zuen eta biografiak, kronikak eta historia liburuak idatzi zituen.