Teresa Herrera Trofeoa | |
---|---|
Antolatzailea | Deportivo Coruña |
Sorrera | 1946 |
Taldeak | 4 |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Dep. Coruña (25 Kopa) Emakumezkoak: Dep. Coruña (4 Kopa) |
Txapelduna | Gizonezkoak: Dep. Coruña (2023) Emakumezkoak: Dep. Coruña (2023) |
Teresa Herrera Trofeoa (galizieraz eta gazteleraz Trofeo Teresa Herrera) urtero Coruñan jokatzen den lagunarteko udako futbol txapelketa da. Etxeko Deportivo de La Coruña da txapelketaren antolatzailea eta bera da garaipen gehien lortu dituen taldea.
Espainiako udako txapelketen arteko zaharrena da. Lehen ekitaldia 1946an jokatu zen Sevilla eta Bilboko Athleticen artean eta andaluziarrak izan ziren nagusi. Hasiera hartan bildutako dirua hiriko behartsuendako izaten zen eta hortik Teresa Herrera izena, hiriko filantropa handia eta lehenengo ospitalea fundatu zuena.
1964an bi talderen arteko partida bakarretik lau taldetako txapelketa batetara pasa zen, bi finalerdi eta final bat jokatzen zirelarik. Horrela mantendu da gaur egun arte, bi salbuespenekin, 2003 eta 2005eko txapelketa triangularrak.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Deportivo Coruña | 25 | 1955, 1962, 1964, 1969, 1995, 1997, 1998, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2019, 2020, 2022, 2023 |
Real Madril | 9 | 1949, 1953, 1966, 1976, 1978, 1979, 1980, 1994, 2013 |
Atletico Madril | 6 | 1956, 1965, 1973, 1985, 1986, 2009 |
Bartzelona | 5 | 1948, 1951, 1972, 1990, 1993 |
Sevilla | 4 | 1946, 1954, 1960, 2011 |
Athletic | 3 | 1947, 1983, 2018 |
Peñarol | 2 | 1974, 1975 |
Dinamo Kiev | 2 | 1981, 1982 |
... | 1 | ... |
2013 denboraldian abiatu zen txapelketa.
Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
2013 | Victoria CF | 3-0 | Orzán SD |
2014 | Victoria CF | 2-1 | Boavista FC |
2015 | Rayo Vallecano | 7-0 | Victoria CF |
2016 | Deportivo Coruña | 2-2 (pen:4-3) | Villarreal CF |
2017 | Athletic | 1-0 | Deportivo Coruña |
2018 | Athletic | 1-0 | Deportivo Coruña |
2019 | Granadilla Tenerife | 5-1 | Deportivo Coruña |
2020 | Deportivo Coruña B | 2-2 (pen:4-3) | Victoria CF |
2021 | Valadares Gaia | 1-0 | Deportivo Coruña |
2022 | Deportivo Coruña | 2-2 (pen:4-3) | Famalicão |
2023 | Deportivo Coruña | 2-2 (pen:4-3) | Alavés Gloriosas |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Deportivo Coruña | 4 | 2016, 2020, 2022, 2023 |
Victoria CF | 2 | 2013, 2014 |
Athletic | 2 | 2017, 2018 |
Rayo Vallecano | 1 | 2015 |
Granadilla Tenerife | 1 | 2019 |
Valadares Gaia | 1 | 2021 |