Tertre plaza | |
---|---|
Clignancourt, Buttes-Montmartre (18), Paris | |
Tertre plaza. | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Departamendua | Île-de-France |
Hiria | Paris |
Barrutia | Buttes-Montmartre (18) |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°53′12″N 2°20′27″E / 48.886666666667°N 2.3408333333333°E |
Demografia | |
Bestelako informazioa |
Tertre plaza, frantsesez: Place du Tertre, Frantziako Paris hiriburuko Montmartre muinoan dagoen plaza bat da, Buttes-Montmartre (18) barrutiko Clignancourt (70) auzoan. 139 metroko garaieran dago, Saint-Pierre de Montmartre eliza eta Sacré-Cœur basilikatik metro eskasera.
Plaza margolari eta erretratugileen kokalekua izateagatik ospetsua da, bertan eta aire librean beren margolanak erakusgai jarri eta margotzen baidituzte. Montmartreko leku ezagunenetakoa da, eta Parisko turismogune nagusienetakoa ere bai. Plaza honetan erretratuegileek bertaratzen diren turistei beren erretratua diruaren truk margotzera eskeintzen dira, batez ere emakumezkoei, horretgatik jada turisten artean plazara joan eta beren erretratuekin itzultzea usadio bilakatu da. Gainera, plazako denda eta saltokietan Parisko oroigarriak ere saltzen dituzte.
Plaza bertako erakusleku, saltoki eta kafetegietara hurbiltzen den jende eta turistez lepo egon ohi da, batez ere udaberri eta udaldean, horregatik karteristen ohiko kokalekua ere bada, horregatik burua bi belarrien artean hadi eta norberaren sakelari so egon beharreko lekua ere bada, batez ere kanporarra izanez gero.
XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako Paris bohemioaren lekukoa izan zen eta gaur egun garai hartako ordezkaria ere bada, Inpresionismoaren sorlekua izan baitzen. XX. mendearen hasieran, plaza honetan eta bere inguruan gerora mundu mailan ospetsu izango ziren zenbait margolari txiro bizi izan ziren, tartean Pablo Picasso eta Maurice Utrillo.
Tertre plaza antzinako Montmartre udalerriaren bihotzean dago. Montmartreko Estudioa, Pierre-Auguste Renoir eta Suzanne Valadon margolarien bizileku eta lanlekua zena, eta nagusiki Salvador Dalíren eskultura eta marrazkiei eskeinia dagoen Espace Dalí museoa ere plazatik hurbil daude.