Tessalit Tessalit | |
---|---|
commune of Mali (en) ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | Kidal |
Izen ofiziala | Tessalit |
Jatorrizko izena | Tessalit |
Geografia | |
Koordenatuak | 20°12′04″N 1°00′45″E / 20.2011°N 1.0125°E |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 30.000 km² |
Altuera | 491 |
Demografia | |
Biztanleria | 3.612 (2013) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Saint-Jean-de-Maurienne |
Tessalit ipar-ekialdeko Maliko udalerria da, Kidal eskualdekoa. 2012ko apirilean Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduak independente aldarrikatu zuen Azawaden barnean dago. 2009an 5.739 biztanle zituen[1]
Herria Adrar des Ifoghas mendiguneko oasis batean dago. Sahara Aljeriako hegoaldearen eta Maliren artean zeharkatzen duten turistentzako pausalekua da. Igeltsu harri meatoki batek eta igeltsu fabrika batek ere laguntzen diote bertako ekonomiari, baina, Tuareg matxinadak direla eta, 1990eko hamarkadatik haien jarduera moteldu da.
Tessalitekoak dira Tinariwen, blues tuareg estiloaren sortzailea, eta Terakaft musika taldeak eta Souéloum Diagho olerkaria.
Tessalitek basamortuko klima du (BWh Köppen klima sailkapenaren arabera). Oso euri gutxi egiten du, batezbeste 68,5 mm besterik ez urtean. Maiatzetik irailera eguneko tenperatura 40 °Ctik gorakoa izaten da. Neguko hiru hilabeteetan tenperatura eramangarriagoak izaten dira: maximoak 30 °Ctik beherakoak eta minimoak 15 °Ctik beherakoak.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 26.8 | 29.9 | 33.3 | 37.0 | 40.7 | 42.7 | 41.6 | 40.6 | 40.3 | 37.3 | 31.9 | 27.1 | 35.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 12.6 | 15.0 | 18.0 | 21.8 | 25.8 | 28.9 | 28.1 | 27.1 | 26.7 | 23.6 | 18.2 | 13.5 | 21.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 0.4 | 0.1 | 0.7 | 0.5 | 4.6 | 6.1 | 16.6 | 26.1 | 11.6 | 1.1 | 0.3 | 0.4 | 68.5 |
Iturria: World Climate[2] |
errolda
izeneko erreferentziarako