The Big Kahuna (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | The Big Kahuna |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 87 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Hospitality Suite (en) |
Grabazio lekua(k) | Kansas eta New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Swanbeck (en) |
Gidoigilea(k) | Roger Rueff (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Elie Samaha Kevin Spacey Andrew Stevens |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christopher Young |
Argazki-zuzendaria | Anastas Michos |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kansas |
The Big Kahuna (euskaraz Kahuna Handia) 1999ko John Swanbeck estatubatuar zinema zuzendariaren drama-komedia filma bat da. Roger Rueff antzerkigile eta gidoigilearen Hospitality Suite (Abegikortasun Gela) antzezlanean oinarritua dago. Kevin Spacey, Danny Devito eta Peter Facinelli aktoreek antzeztu zuten.
AEBtako Wichita hiriko hotel batean ospatzen ari den enpresaburuen biltzar bateko azken gaua da. Bertan dauden industria-olio enpresa bateko bi saltzaile eta gazte hasiberri bat enpresaburu batekin tratua itxitzeko irrikaz daude, honela heuren enpresan lanpostuz gora egiteko: Phil (Danny DeVito) salmentaburuak, berrogeitamar urte beteak ditu, dibortziatua, lau alaben aita eta ozpindua dago, jada denetarik ikusia den eskarmentu handiko gizona da, etengabeko bidaietara ohitua, bai eta AEBtako leku urrunetako hotel guztietan ere gau bakartiak igarotzen zaildua. Ya lo ha visto todo, y está acostumbrado a los viajes constantes y las estancias solitarias en hoteles remotos de toda América. Bob (Peter Facinelli) hogei eta hainbat urte dituen gazte ixila da, bere lehenbiziko negozio bidaia du, eta Philek kale nahiz lanari buruz esaten dion guztia entzuteko irriki bizitan dago, baptista sinisduna eta ezkonberria da, ondorioz Philen ezkonbiziaz kezkatua agertzen da. Larry (Kevin Spacey) aldiz Boben guztiz aurkako izaera du: zurruteroa, gonazalea, bereziki enpresaburu emakume gisa jantziak doazenak gustatzen zaizkio eta eskandaluzalea da. Larryk bizitzari buruzko ikuspegi berezia da eta liskarrek gozamena sortzen diotela dirudi.