The Big Man | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | The Big Man |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | boxing film (en) eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 116 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Big Man (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | David Leland |
Gidoigilea(k) | Don Macpherson (en) |
Antzezlea(k) | |
Liam Neeson (Danny Scoular (en) ) Kenny Ireland (en) Joanne Whalley Billy Connolly Ian Bannen Hugh Grant Peter Mullan Maurice Roëves Jack Shepherd Douglas Henshall (en) Pat Roach Phil McCall (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Liam Neeson Kenny Ireland (en) |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Ennio Morricone |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Glasgow |
The Big Man (euskaraz Gizon Handia) 1990eko David Leland ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. William McIlvanney idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Liam Neeson, Joanne Whalley eta Billy Connolly aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Ennio Morricone italiar musikagileak konposatu zuen.
Danny (Liam Neeson) hamabi urtez mehatzari izan ondoren langabezian topatu eta bere familia aurrera ateratzera derrigortua dagoen eskoziar boxeolari-ohia da. Orain, azkenean, diru erraza irabazteko aukera paregabea iritsi zaio: Matt Mason (Ian Bannen), Glasgow hiriko mafia buruzagiak, esku babseik gabeko legezkanpoko borroka bat antolatu du, eta Dannyri hartan borrokatzearen truk diru asko eskeini dio. Dannyren emaztea den Bethek (Joanne Whalley-Kilmer) albistearen berri izatean, bere sinismenen ondorioz senarra utziko du. Hortaz, jada galtzeko gutxi duela, Dannyk borrokatzea onartuko du, irabazitako diru horrekin familia eroso bizi eta bere emaztea berreskuratuko duen ideiaz.