The Entity | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1981 |
Izenburua | The Entity |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, eleberri batean oinarritutako filma eta ghost film (en) |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Santa Monica |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sidney J. Furie (en) |
Gidoigilea(k) | Frank De Felitta |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Harold K. Schneider (en) |
Edizioa | Frank J. Urioste |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Charles Bernstein (en) |
Argazki-zuzendaria | Stephen H. Burum |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
The Entity (euskaraz Izakia) 1981eko Sidney J. Furie kanadar zinema zuzendariaren zuzendutako beldurrezko filma bat da. 1981eko filma izan arren, mundu osoko zinema aretoetan 1982an zehar estreinatu zen eta AEBetan 1983ko otsailaren 4ean estreinatu zen. Barbara Hershey, Ron Silver, David Labiosa eta Margaret Blye aktoreek antzeztu zuten.
Frank De Felitta idazlearen izenburu berdineko The Entity liburuan oinarritua dago, honetan ustezko izaki ikustezin baten jazarpen etengabea jasaten zuen Doris Bither kaliforniar emakumearen benetako istorio beldurgarria kontatzen da.
Carla Moran (Barbara Hershey) hiru seme-alaben kaliforniar ama ezkongabea etengabeko izu-ikaran bizi da, naturaz gaindiko izaki ikusezin batek etxean hainbat aldiz sexualki bortxatu eta jazarpena egiten baitio. Inork sinistu ez arren, azkenean zientzialari talde batek etxe hartan naturaz gaindiko zeozer badela euren kabuz sumatu eta emakumeari laguntza eskainiko diote, izaki edo izpiritu gaiztoa atzematen saiatuz.