The Forgotten (2004ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2004 |
Izenburua | The Forgotten |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | thrillerra, misteriozko zinema, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joseph Ruben (en) |
Gidoigilea(k) | Gerald Di Pego (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bruce Cohen (en) Dan Jinks (en) Joe Roth |
Konpainia ekoizlea | Revolution Studios |
Edizioa | Richard Francis-Bruce |
Ekoizpen-diseinatzailea | Bill Groom (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Anastas Michos |
sonypictures.com… | |
The Forgotten (euskaraz Ahaztuak), 2004ko Joseph Ruben estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikziozko thriller psikologiko bat da. Julianne Moore, Dominic West, Gary Sinise, Alfre Woodard, Linus Roache eta Anthony Edwards aktoreek antzeztu zuten.
Telly Paretta (Julianne Moore) hegazkin istripu batean bere 8 urteko seme Samen heriotza gainditzen saiatzen ari den emakumea da. Baina, bapatean, trauma gainditzen laguntzen ari zaion Jack Munce (Gary Sinise) psikoterapeutak semea bere irudimenaren sorkuntza bat besterik ez dela esango dio. Halere, Tellyk egoera berdinean dagoen eta Samen laguna zen Lauren (Kathryn Faughnan) alabatxoa galdu duen Ash (Dominic West) izeneko gizona ezagutuko du. Tellyk bere kaxa ikertzen hasi eta bere semeaz topatzen ahalegintzeaz gain erotua ez dagoela ere frogatu beharko du.