The Kerryman | |
---|---|
Mota | Eskualdeko albisteak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Ingelesa |
Argitaratze lekua | Tralee (egoitza nagusia) Ordezkaritzak: Killarney Listowel |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Kerry konderria |
Maiztasuna | Astero |
The Kerryman (euskaraz Kerrytarra) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriko astekari bat da. Ingeles hutsean argitaratu ohi du. Bere hedapena konderri horretara mugatzen da, bertako eskualdeko albiste eta berriak eman ohi dituelarik. 1904. urtean sortu zen, eta egoitza nagusia Tralee hirian du, halere Killarney eta Listowel udalerrietan ere tokian-tokiko ordezkaritzak ere baditu.
Astekari honek hiru argitalpen ezberdin ditu, konderriko hiru eskualdeetan banaturik: Iparraldeko Kerry, Hegoaldeko Kerry eta Tralee. Irlandako eskualde edo konderri mailako aldizkari irakurrienetako bat da: adibidez, 2004ko lehenbiziko sei hilabeteetan astero batez besteko 26.723 ale saldu zituelarik.