The Long Kiss Goodnight (euskaraz Gauerdiko Musu Luzea), 1996ko Renny Harlin finlandiarrak zuzendutako espioitza thriller film bat da. Geena Davis, Samuel L. Jackson, Patrick Malahide, Craig Bierko, Brian Cox, Tom Amandes eta David Morse aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Pennsylvania, Honesdale udalerria, Samantha Caine (Geena Davis) izaera goxoko irakasleak amnesia du, hortaz, bere iraganaren berri jakiteko asmoz Mitch Henessey (Samuel L. Jackson) ikertzailea kontratatuko du. Azken honen ikerketaren emaitzak Samanthari sekulako ezustekoa ekarriko dio.