The Mackintosh Man (euskaraz Mackintoshen Gizona) 1973an John Huston estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako filma bat da. Filma honetako aktore nagusiak Paul Newman, Dominique Sanda, James Mason, Michael Hordern, Harry Andrews, Nigel Patrick eta Peter Vaughan izan ziren.
Filma Erresuma Batua, Irlanda eta Maltan filmatu zen: Londres hirian eta Irlandako mendebaldeko Connemara eskualdea eta Rossaveal udalerrian, espetxeko eszenak berriz Liverpoolgo espetxea eta Dublin hiriko Kilmainham Gaol espetxean girotu zirelarik.
Gerra Hotzaren garaian Joseph Rearden (Paul Newman) izeneko agente sekretu batek diamante batzuen lapurreta bat egin eta espetxean infiltratzea lortu du. Handik espia izandako preso batekin batera ihes egiten du. Biak atzemanak eta leku isolatuta eta leku ezezagun batean dagoen etxalde batetara eramango dituzte, han bahituta matenduko dituztelarik. Egun batez, Josephek bere zaindariak engainatu eta hanka egitea lortuko du, orduan Irlandako mendebaldeko Connemara eskualdean dagoela jakingo du.
Azkenean eta gora behera ugariren ondoren Maltara ailegatu eta gauzak berak uste ez bezalakoak direla ohartuko da, filma ustegabeko amaiera batean bukatu delarik.