The Medusa Touch (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | The Medusa Touch |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Erresuma Batua eta Australia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Medusa Touch (en) |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jack Gold |
Gidoigilea(k) | John Briley (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Anne V. Coates (en) |
Konpainia ekoizlea | ITC Entertainment (en) |
Ekoizle eragilea | Arnon Milchan |
Edizioa | Anne V. Coates (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Peter Mullins (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael J. Lewis (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Ibbetson |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
The Medusa Touch (euskaraz Medusaren Ukitua), 1978ko Jack Gold britainiar zuzendariaren naturaz gaindiko thriller film bat da. Peter Van Greenaway idazlearen 1973ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Richard Burton, Lino Ventura, Lee Remick eta Harry Andrews aktoreek antzeztu zuten, gainera Alan Badel, Derek Jacobi, Gordon Jackson, Jeremy Brett eta Michael Hordern aktoreek kameoak burutu zituzten.
John Morlar (Richard Burton) ingeles idazle ospetsua igarpen baten ondorioz atsekabetua bizi den gizasemea da, haren arabera munduko hondamendi guztien erruduna omen da, eta modu basatian erailda agertuko da. Londres hirira bidalia izan den eta kasuaren ardura jaso duen Brunel (Lino Ventura) frantziar detektibea biktimaren apartamentura iristean, Morlarren garuna bizirik dirauela dirudi. Kasuaren ikerketak Morlar zauritzen duen oro modu bitxian hiltzen dela azaleraziko du. Morlarrek jendea hil edo hondamendi izugarriak gauzatzea ahalbideratzen dioten telekinesi ahalmenak ditu, eta bere psikiatra den Zonfeld (Lee Remick) doktoreak poliziari kasu enigmatiko hau argitzen lagunduko dio.