The Miracle Worker (euskaraz 'Mirakuluen Egilea') 1962an Ameriketako Estatu Batuetan egindako filma ezaguna da. Filma William Gibsonk idatzitako antzerki-lanean oinarrituta zegoen; antzokietan lehen aldiz 1959an eman zen. Halaber, antzerki obra Gibsonek berak 1957an telebistarako prestatu zuen gidoian oinarritu zen. Filma Helen Keller eta Anne Sullivanen biografietan oinarrituta dago, bereziki Kellerrek idatzitako The Story of My Life autobiografian (1903). Filmazioa Arthur Penn zuzendariak egin zuen eta beste aktore artean hauek hartu zuten parte: Anne Bancroft, Patty Duke, Victor Jory, Inga Swenson eta Andrew Prine.[1]
Filmak Helen Kellerren lehenengo urteak jasotzen ditu. Helen itsua eta gorra gelditu zen hilabete gutxi batzuk zituenean. Ondorioz, urtetan, isolaturik, komunikatu gabe bizi izan zen. Familiak, azkenean, Perkins Institutuari laguntza eskatu zion eta haiek Anne Sullivan irakaslea bidali zuten Helleni komunikatzen irakasteko. Anne Sullivanek esku alfabetoa erabiliz, haurrarekin komunikazio bide bat lortu zuen eta prozesu hori da, alegia, filmaren gai nagusia. Argumentu osoa Helen Kellerren benetako biografian oinarritu zen.
The Miracle Workerrek bi Oscar lortu zituen:
Beste hiru Oscarretan kandidatoa izan zen baina ez zituen lortu: Egokitutako gidoi onena, Zuzendari onena eta zuri-beltzeko filmetako Jantzi-diseinu onena.
Filma herrialdeen arabera izenburu desberdinak izan zituen:
1979an telebistarako beste bertsioa filmatu zen. Disney etxeak, bestetik, remake bat egin zuen koloretan.