The Old Oak | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | The Old Oak |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua, Frantzia eta Belgika |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ken Loach |
Gidoigilea(k) | Paul Laverty |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rebecca O'Brien |
Konpainia ekoizlea | StudioCanal UK (en) Sixteen Films (en) Why Not Productions (en) Les Films du Fleuve (en) |
Edizioa | Jonathan Morris |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Robbie Ryan (en) |
The Old Oak 2023ko Ken Loach ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Durham, 2016an. 'The Old Oak' pubaren jabea da TJ Ballantyne. Dibortziatuta dago, eta semeak ez du harekin hitz egiten. Herritarrak biltzen diren lekua da puba; garai batean bertako meategiak ustiatzeaz bizi ziren herritarrak, eta egun amorruz beteta elkartzen dira herriaren egoeraz kexatzera: ez dira errekuperatu haien ogibide ziren meategien itxieratik, etxebizitzen espekulazioaren eraginak bizi dituzte, eta herritar asko pobrezian bizi dira.[1]
Autobus bat iritsiko da orduan herrira: bertan Siriako errefuxiatuak daude, gobernuak herrian ostatu eman die eta. Bizilagunen harrera bortitza izango da: mehatxu bezala ikusiko dituzte, eta konfiantzarik ezarekin eta biolentziaz hartuko dituzte. TJ Ballantynek, ordea, haren tabernako atzealdeko gela irekiko du komunitatearentzat, bai siriarrentzat, bai bertakoentzat, afariak eskaintzeko. Hala, Yararen adiskide egingo da; Yara Siriako emakume gaztea da; anaiarekin eta amarekin iritsi da Erresuma Batura, eta aitaren berrien zain dago, preso baitago haren jaioterrian.[1]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |