The Outlaw Josey Wales (euskaraz Josey Wales legez kanpokoa) Clint Eastwood estatubatuar aktore eta zinema zuzendariaren 1976ko western filma da.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila amaitzera doanean, Terrillen agindupeko soldado yankee batzuek Josey Wales (Clint Eastwood) nekazariaren emaztea eta semea hil dituzte eta bera hiltzat utzi. Joseyk berrindartu eta yankeen aurka borrokatzen den errebelde konfederatuen talde batean sartu da. Yankeek ia talde osoa engainuz hildakoan, Joseyk mendietan barna indiar erreserbetara ihes egin du. Han, Lone Watie agure eta Little Moonlight neska txerokiak topatu ditu. Denak batera Texasera doaz. Bidean, komantxeen erasopean dauden Laura Lee izeneko neska eta haren amona salbatu dituzte, baina herriko gizonak hil dituzte. Josey eta indiarrek bi emakume zuriak dozenatxo bat biztanleko herrixkatik hurbil dagoen arrantxo batera lagundu dituzte. Terrillen gizonak iritsi eta Joey atzematen saiatu dira.