The Perfect Storm Wolfgang Petersenek zuzendutako 2000ko filma da, eta bertan 1991ean Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldetik ehundaka miliatara egondako ekaitz bortitz batek eragindako hondamendia kontatzen du.
2000 ekainaren 30ean Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu zen.
1991ko urria, Gloucester, Massachusetts. Andrea Gail arratzontzia Billy Tyne (George Clooney) kapitain beteranoa buru duen eta bere itsasorako azken irteeretan arrain gutxi arrantza lortu duen ontzia da. Zoritxarreko bolada hau alda dezakeen zorte kolpearen bila Flemish Cap izeneko itsas eremuan barneratuko da, hain zuzen ere, arrantzaleen ohiko arrantzagunea baina har atago dagoen gunea. Eskifaiak oraindik ez dakiena inoiz pentsa zezaken itsas ekaitz edo enbata bortitz eta suntsikorrena heurengana hurbiltzen ari zela da.