The Pope of Greenwich Village (euskaraz Greenwich Villageko Aita Santua) 1984ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia beltz film bat da. 1979ko Vincent Patrick estatubatuar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Mickey Rourke, Eric Roberts, Daryl Hannah, Geraldine Page, Kenneth McMillan eta Burt Young aktoreek antzeztu zuten.
Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Geraldine Page) izendapena jaso zuen.
New York, Greenwich Village auzoa. Charlie (Mickey Rourke) eta Paulie (Eric Roberts) lehengusu apalak 150.000 dolar lapurtu eta Pauliek informazio pribilegiatua duen zaldi lasterketa batean dirutza hori "gauza seguru" batean apustua burutzeko erabiliko dute. Lapurretaren ondorioek auzoko Beg Bug Eddie (Burt Young) mafiaburuarekin nahiz New Yorkeko polizia ustelarekin arazoak ekarriko dizkie.