The Rolling Stones | ||||
---|---|---|---|---|
Fitxategi:RS64.jpg | ||||
The Rolling Stones taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1964ko apirilaren 16a | |||
Grabazioa | 1964ko urtarrilaren 3a – otsailaren 25a , Regent Studios, London | |||
Musika mota | Rock and roll, rhythm and blues | |||
Iraupena | 33:24 | |||
Hizkuntza | Ingelesa | |||
Diskoetxea | Decca | |||
Ekoizpena | Eric Easton, Andrew Loog Oldham | |||
The Rolling Stones taldearen kronologia | ||||
|
Kalifikazio profesionalak | |
---|---|
Kalifikazioa | |
Iturria | Puntuazioa |
Allmusic | [1] |
The Rolling Stones The Rolling Stonesen lehenengo albuma da, Decca Recordsek EBn argitaratua 1964ko apirilaren 16an.
1964ko urtarrileko eta otsaileko bost egunetan zehar Londoneko Regent Sound Studios estudioetan grabatua, The Rolling Stones orduan managerrak ziren Andrew Loog Oldhamek eta Eric Eastonek ekoiztu zuten. The Rolling Stones jatorrian Decca Recordsek kaleratu zuen EBan; AEBetan, berriz, England's Newest Hit Makers London Records diskoetxeak kaleratu zuen, "Not Fade Away" abestia (taldearen EBko hirugarren singlearen A-aldea) "Mona (I Need You Baby)" abestiaren ordez zetorrelarik.[2]
Abesti gehienek taldeak R&Barengan duen gustua erakusten dute. Mick Jagger eta Keith Richards (noren izen profesionalak ez zeukan "s" abizenean 1978rarte) idazle hasiberriak ziren 1964an, albumeko abesti bakarra idatzi zutelarik: "Tell Me (You're Coming Back)". Bi abesti "Nanker Phelge"k idatzi zituen - 1963 eta 1965 urteen artean taldeak taldeko konposizioetarako erabili zuen goitizena. Phil Spectorek eta Gene Pitneyk grabazio saioetan parte hartu zuten, eta "Uncle Phil and Uncle Gene" moduan izendatuta daude Phelgen "Now I've Got a Witness" abesti instrumentalaren azpitituluan.
Albumaren azaleko argazkia Nicholas Wrightek atera zuen. Azalean ez da agertzen izenbururik ezta beste informaziorik ere; argazkia eta Deccaren logoa baino ez - "ez entzunaren" diseinu kontzeptua, Andrew Oldham managerrari bururatu zitzaiona.[3][4]
Bere argitalpenetik, The Rolling Stones EBko 1964ko salmenta gehien izan zituen albumetako bat bihurtu zen, 1. postuan 12 astetan zehar egon zelarik.
"The Rolling Stones" albumeko 12 abestiko jatorrizko zerrenda aldatu egin zen compact disc formaturako, eta albumaren AEBetako bertsioaren, "England's Newest Hitmakers", abesti zerrenda erabili zen.
Jatorrizko britaniar bertsioa ez dago erabilgarri CDan, baina "The Rolling Stones 1964-1969" edizio limitatuzko binilo bildumean agertzen da. Formatu digitalean ere lortu daiteke iTunes bidez.
1. aldea | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Letra | Iraupena | ||||||
1. | "Route 66" | Bobby Troup | 2:20 | ||||||
2. | "I Just Want to Make Love to You" | Willie Dixon | 2:17 | ||||||
3. | "Honest I Do" | Jimmy Reed | 2:09 | ||||||
4. | "Mona (I Need You Baby)" | Ellas McDaniel | 3:33 | ||||||
5. | "Now I've Got a Witness (Like Uncle Phil and Uncle Gene)" | Nanker Phelge | 2:29 | ||||||
6. | "Little by Little" | Phelge/Phil Spector | 2:39 |
2. aldea | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Letra | Iraupena | ||||||
7. | "I'm a King Bee" | Slim Harpo | 2:35 | ||||||
8. | "Carol" | Chuck Berry | 2:33 | ||||||
9. | "Tell Me (You're Coming Back)" | Mick Jagger/Keith Richards | 4:05 | ||||||
10. | "Can I Get a Witness" | Brian Holland/Lamont Dozier/Eddie Holland | 2:55 | ||||||
11. | "You Can Make It If You Try" | Ted Jarrett | 2:01 | ||||||
12. | "Walking the Dog" | Rufus Thomas | 3:10 |
Urtea | Zerrenda | Postua |
---|---|---|
1964 | UK Top 40 Albums | 1[5] |
1965 | Australian Kent Music Report Albums Chart | 1 |
Urtea | Singlea | Zerrenda | Postua |
---|---|---|---|
1964 | "Not Fade Away" | UK Top 40 Singles | 3[5] |