The Rover (euskaraz Ibiltaria), 2014ko David Michôd australiarrak zuzendutako distopia drama film bat da. Guy Pearce, Robert Pattinson, Scoot McNairy, David Field, Anthony Hayes, Gillian Jones eta Susan Prior aktoreek antzeztu zuten.
Mendebaldeko Ekonomiaren gainbehera gertatu eta 10 urtera, Australiako Outback eremuko meatzeak beren jaduerarekin jarraitu eta gizon etsitu eta arriskutsuenak erakartzen dituzte. Hiltzorian dagoen gizarte baten erdian, biziraupena eguneroko araurik gabeko borroka bat da. Ericek (Guy Pearce) dena laga zuen. Gaizkile talde batek gelditzen zaitzaion gauza bakarra lapurtzen dionean, bere autoa, taldekideak jarraitu eta mendekatzea erabakiko du. Haiek atzemateko Reynoldsen (Robert Pattinson) laguntza izango du, gainontzeko taldekideek tiroa jasotzean abandonatua utzi zuten kidea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Rover (2014ko filma) |