Thomas Madsen-Mygdal (Mygdal, Hjørring, 1876ko abenduaren 24a – Kopenhage, 1943ko otsailaren 23a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1926tik 1929ra.
Irakasle izan zen eta gero nekazaritza ikasi zuen. Venstre alderdiko kide izan zen eta 1920tik 1924ra Nekazaritza ministro kargua izan zuen Niels Neergaarden gobernuan. Lehen ministro izan zen 1926tik 1929ra, Herriaren Alderdi Kontserbadorearekin koalizio-gobernu baten buru. 1929an, gobernukidearen babesa galdu zuen, ez baitzien baliabide nahikorik eman militarrei aurrekontuan. Bere agintaldian Aarhusko Unibertsitatea sortu zen.