Théophile Delcassé (Pamiers, Frantzia, 1852ko martxoaren 1a - Niza, Frantzia, 1923ko otsailaren 22a) politikaria izan zen. Afrikan frantses koloniak hedatzearen aldeko agertu zen, eta Lehen Mundu Gerraren aurreko Europako aliantza sistemaren bultzatzaile izan zen. Frantziako Gobernuko Kolonietako ministroa izan zen 1894-1895 bitarteko urteetan, Kanpo Arazoetakoa 1898-1905 eta 1914-1915 bitartean, Itsasoko ministroa 1911tik 1913ra arte eta enbaxadore Errusian (1913-1914). Paul Camborekin batera Erresuma Batuarekiko entente cordiale politika bultzatu zuen. Italia aliatuekin batera borroka zedin lortu zuen Lehen Mundu Gerran.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théophile Delcassé ![]() |