Tibors de Sarenom | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orange, 1130 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | 1198 (egutegi gregorianoa) (67/68 urte) |
Familia | |
Aita | William of Aumelas |
Ama | Tiburge of Orange |
Ezkontidea(k) | Bertrand I of Baux (en) (1165 (egutegi gregorianoa) - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Trobairitza, poeta, musikagilea eta idazlea |
Mugimendua | Erdi Aroko musika trobadore eta trobairitzen poesia |
Tibors de Sarenom edo Tibors Sarenomgoa (Orange, Frantzia; ca. 1130 – 1198) lehendabiziko trobairitz ezaguna izan zen; trobadoreen ospe altuenaren garaian, Okzitanierazko literaturaren garai klasikoan, bizi izan zena.
Na Tibors si era una dompna de proensa dun castel d'En Blancatz que a nom sarrenom. Cortesa fo et enseignada. Auinens e fort maistra e saup trobar. E fo enamorada e fort amada per amor, e per totz los bos homes daquela encontrada fort honrada, e per totas las ualens dompnas mout tensuda e mout obedida. E felz aquestas coblas e mandet las al seu amador. Bels dous amics ben uos puesc en uer dir.[1]
'Na Tibors Probentzako andre bat zen, En Blacatz gaztelukoa, Sarenom izenekoa. Kortesa eta ikasia zen, dohatsua eta oso jakintsua. Eta poemak idazten zekien.. Eta maitemindu egin zen eta maitemindu zituen eta eskualde hartako gizon on guztiek ohoratu zuten handikiro, eta baliozko andre guztiek miresten zuten eta begirunea zioten. . .'
— Tiborsen vida edo biografia laburretik.[2]
Tibors vida izeneko okzitaniar biografia laburra duen zortzi trobairitzetako bat da. Biografia horiek sarri idealagoak ziren benetakoak baino eta, gainera, Tibors Okzitanian garai hartan izen arrunta izateak areago zailtzen du bere benetako biografia ezagutzeko lana.
Tiborsen gurasoak Gilen Omelasko eta Tibors Aurengako izan ziren. Tibors Aurengakok Sarenom izeneko gaztelua eraman zion senarrari dote bezala, seguruenik Sérignan-du-Comtat Probentzan edo Sérignan Roussillonen. Historialari eta ikerlariei lana zailtzeko, Tibors and Gilenek bi alaba izan zituzten eta biei jarri zieten Tibors izena (amaren omenez). Izan liteke, gainera, Tibors Aurengakoa izatea trobairitza, baina ez da uste. Tibors and Gilen 1129 edo 1130erako ezkonduta zeuden eta alabak laster izan zituzten, zeren 1150erako hauek ere ezkondurik zeunden. Ostera, trobairitza alaba zaharrena, Tibors Sarenomgoa, izan zela uste da eta gazteenari Tiburgette deitzen zioten.[3]
Raimbaut Orangeko, trobadore edo koblakari ezaguna, Tibors and Gilenen seme gazteena zen eta Tibors Sarenomgoaren eta Tiburgetten neba gaztea, beraz. 1150 edo 1155ean ama hiltzean, Raimbaut umea zen eta Tibors Sarenomgoaren, bere arreba nagusienaren, eta haren bigarren senar zen Bertran Bauskoren zaintzapean utzi zuten. Urte horretan bertan, aitaren testamentuan Tiburgettek ezkontza oparia jaso zuen eta bertan alaba nagusienari trobairitzari autre Tiburge (‘beste Tibors’) izendatzen zaio.[3]
1150 edo 1155erako, beraz, Tibors Sarenomgoaren lehen senar Goufroy Mornasko hila zen (ez zuten umerik izan) eta bigarren aldiz ezkondua zen Bertran Bauxkorekin, zeinekin hiru seme izan zituen gutxienez, hirurak trobadoreak: Uc, Barral Marseilakoaren aita; bertran, Raimonen aita; eta Gilen (Gaufroy edo Gaufred ere, beharbada).[3] Bigarren ezkontza horren ondorioz, 1173tik Orangeko printesa titulua eraman zuen (senarraren amarengandik heredatua).[4]
Bigarren senarra 1180an hil zitzaion eta uste da Tibors Sarenomgo handik denbora gutxira zendu zela 1181 edo 1182an, baina bere seme Ucen dokumentu batean (1198ko abuztuaren 13koa) esaten da bere ama Tiborsen aholkua jaso zuela.[3]
Tiborsen poesia lanetatik cansó baten stanza edo ahapaldia baino ez zaigu geratu, eta hari lotutako trobairitzaren vida eta bukaeran razo edo azalpena (“E fetz aquestas coblas e mandet las al seu amador' ‘eta kobla hauek egin nituen eta maitaleari bidali nizkion’). [1]
Hala eta guztiz ere, 1220 eta 1245 artean egindako balada anonimo batean aipatua da, poesi joko batzuen epaile gisa
Hona iritsi zaigun bere lan bakarra:
|
|