Tikhon Moskukoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Q4223840 , 1865eko urtarrilaren 31 | ||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||
Heriotza | Mosku, 1925eko apirilaren 7a (60 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Donskoe cemetery (en) Donskoy Monastery (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Saint Petersburg Theological Academy (en) | ||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiza | ||||
Jasotako sariak | |||||
Santutegia | |||||
Irailaren 26, Otsailaren 7, Apirilaren 7, Urriaren 9, Urriaren 18 eta Azaroaren 18 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Alderdi politikoa | Union of the Russian People (en) | ||||
Tikhon Moskukoa (errusieraz: Тихон Московский; 1865eko urtarrilaren 31 - 1925eko martxoaren 25a), jaiotza izenez Vasili Ivanovitx Bellavin (errusieraz: Василий Иванович Беллавин) Errusiako Eliza Ortodoxoko apezpikua izan zen. 1917ko azaroaren 5ean Moskuko eta Errusia Guztietako Patriarka aukeratu zuten, 200 urtez eliza ortodoxoa sinodo baten agintean egon ostean. Errusiako Iraultzaren ondoren komunismoari aurre egin zion. 1989an kanonizatu zuten, konfesore gisa.
Pskoveko mintegi batean ikasi zuen eta gero San Petersburgoko Akademia Teologikoan, Pskoveko Seminarioan Teologia Moral eta Dogmatikoko irakasle bihurtu aurretik. 1891n egin zituen boto monastikoak eta 1897an Lublingo gotzain izendatu zuten.
Geroago, 1898an, Aleutiar Uharteetako eta Alaskako gotzain izendatu zuten, eta Estatu Batuetara bidaiatu zuen, han estatubatuar nazionalizatu zelarik. Ipar Amerikako Errusiar Eliza Ortodoxoaren buru lez, elizbarrutia berrantolatu zuen eta izena aldatu zion: "Aleutiar eta Ipar Amerikako Elizbarrutia". Tikhonek Ipar Amerikan elizak eraikitzen eta Amerikako eliza ortodoxo greziarrekin elkarrizketa bat ezartzen ere parte hartu zuen. Herrialdeko erlijio-aniztasunaren tradizioaz jabetu zen, bai eta Europa ekialdeko eta hegoaldeko hainbat etorkinen premiez ere.
1905ean artzapezpiku titulua eman zioten eta egoitza ofiziala eta elizbarrutiko bulegoa San Frantziskotik New Yorkera eraman zituen. Pennsylvaniako monasterioa sortzeko bedeinkazioa eman zuen, San Tikhon monasterioa. 1907an Errusiara itzuli zen, Yaroslavleko gotzain lehenengo eta, 1913an Vilniusko gotzain izendatuta.
1917an, Azaroko Iraultza eta egun gutxira, Moskuko eta Errusia guztietako patriarka izendatu zuen elizgizon eta laikoen Elizbarrutiko Kongresuak. Hala ere, Errusiako Gerra Zibilean Errusia Zuriaren alde hitz egin zuen, boltxebikeak kritikatu zituen eta Romanov familiaren hilketaren aurka agertu zen. 1922an, Errusiako elizetako bitxien konfiskatzearen ondoren, etxean atxilo mantendu zuten. 1923an komunistek kontrolatutako Sobietar Batasuneko Eliza Ortodoxoak eskumikatu zuen, nahiz eta gertakari hori ez den ofizialtzat hartzen gaur egun. 1925ean hil zen, Deikundearen egunean. 1989an kanonizatu zuten, eta beste konfesio batzuek, hala nola anglikanoek, santutzat dute.