Timeline (euskaraz DEnbora-lerroa), 2003ko Richard Donner estatubatuarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta abenturazko film bat da. Michael Crichton idazlearen 1999ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Paul Walker, Frances O'Connor, Gerard Butler, Billy Connolly, David Thewlis eta Anna Friel aktoreek antzeztu zuten.
Frantzia, Dordoinako haran eder eta historikoaren bihotzean, arkeologia ikasle batzuk eta beren irakaslea XIV. mendeko gaztelu baten hondakinen bila ari dira. Edward Johnston (Billy Connolly) irakaslearentzat proiektu hau bere ametsen gauzatzea suposatzen du, eta André Marek (Gerard Butler) irakaslea, Chris Johnston (Paul Walker) semea eta beste hiru ikasleen laguntzaz La Roque gaztelua, monasterio bat eta beste hainbat monumentuen indusketetan aurrerapenak egin dituzte. Edward Johnstonek indusketen babeslea den ITC enpresako Robert Donige (David Thewlis) presidenteaz susmoak dituenez enpresaren AEBetako egoitzara gauzak argitzeko joango da. Hura kanpoan dagoen bitartean, ikasleek duela 600 urte zigilatutako ganbera bat aurkituko dute. Hartan sartu ondoren, eta justu estalpea erori aurretik, bi objektu harraigarri topatuko dituzte: lente bifokal bat eta 1357an datatutako laguntza errugutzen duen ohar bat... Edward Johnston irakasleak sinatua.