Tin Hinan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Heriotza | ? ( urte) |
Hobiratze lekua | Abalessa (en) |
Jarduerak |
Tin Hinan erregin gerlari bati tuareg herriak ematen dion izena da. IV. mendeko erregin honek prestigio handia izan zuen. Saharako Abalessan egun gordetzen den hilobi monumentala eskaini zioten. Haren biografiaren alde handiak kondairarekin nahasturik daude.
Kondairaren arabera Tin Hinan egungo Marokon dauden Atlas mendietan zegoen Tafilalet oasistik egungo Aljeriara joan zen. Berarekin Takamat izeneko neskamea zihoan. Tin Hinan bereberea zen eta, elezahar honen arabera, alaba (edo hiloba) bat zuen, Kella izenekoa. Takamet, bestetik, bi alaba zituen. Neska horiek Hoggar mendietan bizi diren tuaregen arbasoak izango ziren. Beste kondaira batek Tin Hinanen hiru alaba aipatzen ditu; haien izenak basamortuko totem animalien izenak zituzten eta tuaregen arbasoak izango ziren. Haien erlijioa musulmana zen baina datu hau erabat anakronikoa da. Beste anakronimoa Tin Hinanen alaba Kella da zeren eta pertsonaia historiko hori, tribuaren errege-ama, XVII. mendean bizi izan baitzen.
Badago beste kondaira bat egindako azterketa zientifikoekin bat datorrena eta XIV. mendean Ibn Khaldunek jaso zuena: Herrena zen Ahaggar tribuen ama Tiski zen.
Erregin handi honi Saharako Abalessan hilobi monumentala eskaini zioten tuaregek. Hilobia beste hilobi askorekin ingururatuta zegoen. Tin Hinan izenak "Tribuaren ama" adierazten du etimologia batzuen arabera. Tin Hinani batzutan "Hoggarren erregina" eta Tamenoukalt (erregina) deitzen diote. Hilobiaren estiloa ohikoa da Saharan.[1][2]
Tin Hinanen hilobia 1925ean, Byron Khun de Prorokek ireki zuen. Lan horretan ejertzito frantsesaren laguntza izan zuen. 1933an ikerketa sakonago egin zen, bestetik. Barruan, emakume baten eskeletoa zen eta hezurrekin batera objetu asko aurkitu zituzten.[3]
Emakumea egurrezko litera batean jarrita zeogen, bizkarrez, burua ekialdera begira. 1968 gorpuzkinen azterketa egin zen eta zenbait datu argitu zuten: 1,72-1,76 zentimetroko emakumea zen, mediterranear arrazakoa. Itxura guztien arabera, inoiz ez zuen seme-alabarik izan eta herrena zen zere eta alde lunbarrean eta sakroan deformazioak baitzituen. Deskribapen hau Ibn Khaldunek egindakoarekin bat dator.[4]
Erregina oso apainduta zegoen eta haren gainean eta inguruan bitxiak eta balio handiko objektuak zeuden:
Aurkitutako objetuei Karbono-14 probak egin zaizkie eta guztien antzeko datak ematen dituzte, IV. mende hasierakoak, alegia, txanpon agertzen diren daten inguruan.