Tino Casal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Celestino Casal Álvarez |
Jaiotza | Veguín, 1950eko otsailaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1991ko irailaren 22a (41 urte) |
Heriotza modua | : trafiko-istripua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Casal |
Genero artistikoa | Glam rock |
Diskoetxea | EMI |
tinocasal.com | |
José Celestino Casal Álvarez, ezizen artistikoz Tinos Casal (Tudela Veguín, Asturias, 1950eko otsailaren 11 – Madril, 1991ko irailaren 22a) espainiar abeslari eta konposatzaile bat izan zen. Nagusiki pop musika jorratu zuen, techno eta new romantic korronteen eragina ere izan zuen. Beste abeslarien ekoizlea, margolaria eta eskultorea ere izan zen.
1980ko hamarkadako Movida madrileña kultura-musika mugimenduan buru-belarri ibili zen, aurrez Londresen bizi izan zen garaian ezagutako glam rock estetika garatuz. Bere abestirik ezagunena 1987an argitaratu zuen Eloise abestia izan zen, jatorriz 1968an Barry Ryan ingeles abeslariak abestutako gaztelaniazko bertsioa.