Ezizena(k) | Urdinak, papelero, Historikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1922 (103 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Berazubi Tolosa edukiera: 3.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Iñaki Martixa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Jose Manuel Luluaga eta Kepa Mendizabal | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gipuzkoako Ohorezkoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://tolosacf.eus/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Tolosa Futbol Kluba Tolosako kirol elkartea da. 1922an futbol kluba sortua, egun atletismo, saskibaloi, eskubaloi, txirrindularitza, igeriketa, pilota eta tenis sailak ditu.
1922an Tolosa Football Club sortu zen, herrian zeuden Iberia, Sportivo eta Unión elkarteek bat egin zutenean eta 1923an Gipuzkoako Herrialde Txapelketan hasi zen jokatzen Erreala eta Real Uniónekin batera. 1928-29 denboraldian liga eratu zirenean 2.B maila bat eratu zen eta Tolosa bertan kokatu zuten Gipuzkoako hirugarren talde onena izateagatik, Erreala eta Real Uniónen atzetik. Zortzigarren egin zuen hamar talderen artean. Hurrengo urtean berrantolaketa bat egon zen eta Tolosa kanpoan gelditu zen.
1930-31 denboraldian Hirugarren Mailan egon zen gero 1943, 1957, 1966, 1969, 1973, 1977, 1997 eta 2005ean igoko zuen maila berean. 2019an berriz itzuli da.
Azken zazpi urtetan Gipuzkoako Ohorezko Erregionalan ibili ondoren 2016an ligako txapelduna izan zen eta Hirugarren Mailara itzultzea lortu zuen. 2019an Errege Kopako lehen itzulirako sailkatu zen eta lehen mailako Real Valladoliden aurka jokatu zuen, baina gaztelarrak 3-0 nagusitu ziren Berazubin.
Tolosak Berazubin[1] jokatzen du, 3.000 ikusleentzako tokia duena. Estadio honetan Espainiako Atletismo Txapelketak 8 aldiz egin dira, azkena 1959an.
2024-25 denboraldia barne.
Denboraldia | # | Maila | Emaitza | Kopa |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a | |
2005-06 | 4 | Hirugarren Maila | 13.a | |
2006-07 | 4 | Hirugarren Maila | 16.a | |
2007-08 | 4 | Hirugarren Maila | 19.a | |
2008-09 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 6.a | |
2009-10 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 4.a | |
2010-11 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a | |
2011-12 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 3.a | |
2012-13 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 7.a | |
2013-14 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 2.a | |
2014-15 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 4.a | |
2015-16 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 1.a | |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 17.a | |
2017-18 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 3.a | |
2018-19 | 5 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 2.a | |
2019-20 | 4 | Hirugarren Maila | 17.a | 1. itzulia |
2020-21 | 4 | Hirugarren Maila | 7.a/3.a | |
2021-22 | 5 | Hirugarren Federazioa | 20.a | |
2022-23 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 14.a | |
2023-24 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala | 5.a | |
2024-25 | 6 | Gipuzkoako Ohorezko Erregionala |
Liga | Hirugarren Federazioa | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2023-24 | 10.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://tolosacf.eus/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Urtea | # | Maila | Postua |
---|---|---|---|
2012-13 | 4 | Euskal Liga | 4.a |
2013-14 | 4 | Euskal Liga | 7.a |
2014-15 | 4 | Euskal Liga | 13.a (jeitsi) |
2015-16 | 5 | Gipuzkoako Erregionala | 1.a (igo) |
2016-17 | 4 | Euskal Liga | 8.a |
2017-18 | 4 | Euskal Liga | 3.a |
2018-19 | 4 | Euskal Liga | 1.a |
2019-20 | 3 | Lehen Nazionala | 12.a |
2020-21 | 3 | Lehen Nazionala | 5.a |
2021-22 | 3 | Lehen Nazionala | 8.a |
2022-23 | 4 | Lehen Nazionala | 12.a |
2023-24 | 4 | Hirugarren Federazioa | 10.a |
2024-25 | 4 | Hirugarren Federazioa |
Tolosa Futbol Klubaren eskubaloiaren atala da gainerako kiroletan arrakasta handiena lortu duena. Tolosa CF eskubaloia izena du eta 2016an Zilarrezko Ohorezko mailara igo zen, Espainiako bigarren mailara hain zuzen ere. Urtebete egin zuen bertan.