Tom Verlaine

Tom Verlaine

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Joseph Miller
JaiotzaMorristown1949ko abenduaren 13a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaManhattan2023ko urtarrilaren 28a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaSanford School (en) Itzuli
Thomas McKean High School (en) Itzuli
Erskine College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, kantugilea, estudioko musikaria eta rock musician (en) Itzuli
KidetzaTelevision (en) Itzuli
Neon Boys (en) Itzuli
Izengoitia(k)Tom Verlaine
Genero artistikoapunk
new wave musika
postpunk
art punk (en) Itzuli
proto-punk (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
pianoa
DiskoetxeaI.R.S. Records (en) Itzuli
Warner Bros. Records
Elektra Records
Fontana

IMDB: nm0894294 Musicbrainz: b54065f0-61b3-4f6f-ba4a-ce15564fbd59 Songkick: 312003 Discogs: 258562 Allmusic: mn0000933809 Edit the value on Wikidata

Tom Verlaine (Denville, New Jersey, 1949ko abenduaren 13a - New York, 2023ko urtarrilaren 28a), Thomas Miller jaiotza izenez, estatubatuar abeslari, gitarra-jotzaile eta egile abeslaria izan zen, Television punk taldeko sortzaileetakoa.[1]

Thomas Miller New Jerseyko familia judu batean jaio zen, 1949ko abenduaren 13an. Sei urte zituelarik, familia Delawarera aldatu zen. Pianoa ikasten hasi zen, saxofoia ondoren, eta azkenik gitarra. Idazteko eta poesiarako interesa ere izan zuen, eta zaletasun horiek Richard Hell adiskidearekin partekatu zituen. Biek eskolatik New Yorkera ihes egin zuten.

1972an, Richard Hell, Billy Ficca eta hiruek Neon Boys taldea sortu zuten, 1973an Television izena hartu zuena. Orduko Richard Lloyd zen taldeko bigarren gitarra-jotzailea. New Yorkeko punk klubetan jotzen hasi ziren, CBGBn bereziki. 1975ean, Verlainek Hell bota zuen taldetik, eta Fred Smith baxu-jotzaileak ordezkatu zuen lehenbiziko albuma argitaratu aurretik. Beste bi disko kaleratu ondoren, taldea 1978ko uztailean desegin zen.

1980ko hamarkadan, bakarkako ibilbideari ekin zion, eta 1990ekoan elkarlanean aritu zen beste musikari batzuekin, Patti Smith neska-lagun ohiarekin barne.

Verlaine (Bigarrena eskuinetik) eta Television taldea

Bakarkako albumak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Always" / "The Blue Robe" Warner Bros K17855 (1981eko iraila)
  • "Postcard from Waterloo" / "Clear It Away" Virgin VS501 (1982ko maiatza)
  • "Let Go the Mansion" / "Let Go the Mansion - Instrumental version" Virgin VS696 (1984ko ekaina)
  • "Five Miles of You" / "Your Finest Hour" Virgin VS704 (1984ko abuztua)
  • "A Town Called Walker" / "Smoother Than Jones" Fontana FTANA1 (1987)
  • "The Funniest Thing" / "One Time at Sundown" (The London 1986 Version) Fontana VLANE3 (1987)
  • "The Scientist Writes a Letter" / "The Scientist Writes a Letter" (Paris Version) Fontana VLANE4 (1987)
  • "Cry Mercy, Judge" / "Circling" Fontana FTANA2 (1987)
  • "Shimmer" / "Bomb" Fontana VLANE5 (1989ko urria)
  • "Kaleidoscopin'" / "Sixteen Tulips" Fontana VLANE6 (1990eko martxoa)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tom Verlaine Television taldeko abeslari eta gitarrista hil da, 73 urte zituela. Berria, 2023ko urtarrilak 31, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-7).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]