Tony O'Reilly | |||||
---|---|---|---|---|---|
1987 - 2000
1979 - 1998 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Dublin, 1936ko maiatzaren 7a | ||||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||||
Heriotza | Dublin, 2024ko maiatzaren 18a (88 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Chryss Goulandris (en) (1991ko irailaren 14a - 2023ko abuztuaren 23a) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University College Dublin Bradfordeko Unibertsitatea Belvedere College (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria, futbolaria, enpresaburua eta solicitor (en) | ||||
Posizio edo espezialitatea | erdikoa | ||||
Jasotako sariak |
Anthony Joseph Francis O'Reilly (Dublin, 1936ko maiatzaren 7a – ibidem, 2024ko maiatzaren 18a) irlandar errugbilari eta negozio-gizona izan zen.
Belvedere Collegen hezi zen eta hainbat kirol jokatu zituen, futbola, kriketa, tenisa eta errugbia barne. Ondoren, zuzenbidea ikasi zuen University College Dublinen.
1955 eta 1970 artean 29 partida jokatu zituen Irlandako errugbi selekzioarekin eta lau entsegu lortu zituen. 1955eko urtarrilean egin zuen debuta, Bost Nazioen Txapelketako Frantziaren aurkako partida batean. British and Irish Lions taldearen bi biratan parte hartu zuen, 1955ean Hegoafrikara eta 1959an Australiara eta Zeelanda Berrira. 1955etik 1963ra ere 40 partida jokatu zituen Barbarians FC taldearekin. 1997an Nazioarteko Errugbi Ospearen Aretoan sartu zen.
Independent News & Media Group zuzendu zuen 1973tik 2009ra, eta Heinz enpresako presidentea izan zen. Dirutza handi baten jabe, porrot egin zuen Independent News enpresaren jabetzari eusten saiatu ondoren.