Transgender Europe | |
---|---|
Laburdura | TGEU |
Sortze-data | 2005eko otsailaren 2an |
Lege-egoera | GKE |
Helburua | Pertsona transgeneroen eskubideen alde lan egitea |
Egoitza | Kiefholzstraße 2, 12435 Berlin, Alemania |
Hizkuntza ofiziala | Ingelesa |
Zuzendari exekutiboa | Julia Ehrt |
Webgunea | tgeu.org |
Transgender Europe (TGEU, euskaraz: Europa Transgeneroa) transgeneroen, transexualen eta ez-binarioen hainbat elkartek osatutako sarea da. Sare honek pertsona hauek bizi duten bereizkeriari aurre egitea eta pertsona transgeneroen eskubideei babesa ematea du helburu. 2005ean sortu zen Vienan egindako 1. Europako Transgeneroen Kontseiluan (ingelesez: First European TransGender Council). Gaur egun, gobernuz kanpoko erakunde bezala erregistratuta dago Transgender Europe izenarekin.
2009ko apiriletik, Liminalis sareko aldizkariarekin batera, Trans Murder Monitoring (TMM, euskaraz: Eraildako Pertsona Transgeneroen Behatokia) proiektua zuzentzen du munduan urtero transfobiagatik eraildako pertsonen erregistroa eginez.[1]