Triangle (2009ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Triangle |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Australia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta misteriozko zinema |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Australia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Christopher Smith |
Gidoigilea(k) | Christopher Smith |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Chris Brown (en) |
Konpainia ekoizlea | UK Film Council (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christian Henson (en) |
Argazki-zuzendaria | Robert Humphreys (mul) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Erabiltzen du | Denbora begizta |
Triangle (euskaraz Hirukia), 2009ko Christopher Smith britainiar zinema zuzendariaren thriller psikologiko bat da. Melissa George, Michael Dorman, Rachael Carpani, Henry Nixon, Emma Lung eta Liam Hemsworth aktoreek antzeztu zuten.
AEB, Florida. Jess (Melissa George) ama gaztea porturako bidean autoarekin kai bat jotzean ez du pentsatu ere egingo zorigaiztoko seinale bat izan daitekenik. Kirol-ontzira iristean, lagun taldea zain du, baina nahiz eta zergatik den jakin ez arren, zerbait gaizki doalako susmoa du. Itsasoan daudela enbata ikaragarria hastean bere susmo txarrak areagotuz joango dira eta lagun taldea kirol-ontzia laga eta beste ontzi batera igo beharko dute, Jessek jada aurrez egon izan direlako sentipena duen ontzia. Ontzian beraiek ez beste inor ez dagoela dirudi, baina ez daude bakarrik. Norbaitek banan-banan ehizatuko ditu, eta Jessek, jakin gabe, egoera beldurgarri horrekin amaitu dezakeen giltza dauka.