Trichodes alvearius

Trichodes alvearius
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCleridae
GeneroaTrichodes
Espeziea Trichodes alvearius
Fabricius, 1792

Trichodes alvearius Cleridae familiako kakalardo espezie bat da, zientziarako Fabriciusek 1792an deskribatu zuena. Europa mendebaldean eta erdialdean aurkitzen da eta Afrika iparraldean ere bai. Euskal Herrian ere ikusten da[1].

Kakalardo nahiko txikia da, 10-17 mm arteko luzera du. Burua eta pronotoa beltzak ditu, distira urdinkarak dituela. Elitroetan hiru banda gorri eta hiru beltz ditu, aurreko bandek "V" itxura pixkat dute. Azpialdea gorria du eta hankak beltzak dira. Ile fin ugarik estaltzen du gorputza, burua eta hankak batez ere.[2]

Beldarrak arrosa kolorekoak dira.[2]

Habitata eta elikadura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loreak dauden zelaietan ikusten dira, izan ere kakalardo helduek loreen polena jaten baitute. Gai dira intsektu txikiagoak harrapatzeko ere[3]. Beldarrak erle bakartien beldarretaz elikatzen dira.

Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira hegan[2]. Emeek arrautzak erle bakartien habietan jartzen dituzte beldarrak haien beldar eta ninfetaz elika daitezen[2]. Batzuetan erle arruntaren habian ere jartzen dituzte eta eztiaz elikatzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b c d «Escarabajo de las abejas | Animalandia» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).
  3. (Gaztelaniaz) Escarabajo ajedrezado – El medi natural del Bages i del Moianès. (Noiz kontsultatua: 2024-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]