Ttu eginen dut zuen hilobietan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Boris Vian (1946) |
Argitaratze-data | 1946ko azaroaren 21a |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | J'irai cracher sur vos tombes |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Editions du Scorpion (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Orrialdeak | 190 |
OCLC | 468368877 |
Euskaraz | |
Izenburua | Ttu eginen dut zuen hilobietan |
Itzultzailea | Juantxo Ziganda |
Argitaratze-data | 1992 |
Bilduma | Sail Beltza |
Orrialdeak | 199 |
ISBN | 9788487484148 |
Ttu eginen dut zuen hilobietan (J'irai cracher sur vos tombes) Boris Vianek idatzitako eleberria da. 1946an argitaratu zen. Idazle moduan Vernon Sullivan agertu zen, Boris Vianek erabiltzen zuen ezizena, hain zuzen.
Istorioa, Boris Vianek Vernon Sullivan ezizena erabili zuen guztietan bezala, Estatu Batuetako hegoaldean kokatzen da eta beltzek zuriekiko harremanetan pairatzen zutena azaltzen zaigu. Kasu honetan, azal zuridun beltz batek, Lee Anderson, bere jaioterritik alde egin behar izan zuen bere anaia txikia hil eta gero. Anaia urkatu zuten neska zuri batekin maitemintzeagatik. Beste herri batera heltzean, liburu-denda batean hasi zen lan egiten eta herriko lagun-taldean sartu zen, zeina alkohola eta sexua bakarrik bilatzen zituzten neska-mutilek osatzen zuten. Hala ere, bere nahi ezkutua bere anaiaren erailketa mendekatzea zen.
Estiloaren aldetik, Boris Vianen idazlanik bortitzena da, baita Vernon Sullivan ezizenaz idatzitakoen artean erakusgarriena ere. Liburua argitaratu bezain laster debekatu zuten pornografiko eta ezmoraltzat hartuta. Idazlea zigortu ere egin zuten hildakoei iraintzeagatik.
![]() |
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |