Twisted Sister | |
---|---|
Taldekideak 2016ko Wacken Open Air jaialdian. | |
Datuak | |
Jatorria | Massapequa, Long Island, New York, AEB |
Musika mota | Heavy metal, Glam rock, Hard rock |
Urteak | 1972–1989, 1997, 2001, 2002, 2003–2016 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Secret, Atlantic, Spitfire, Razor & Tie |
Taldekideak | |
Jay Jay French Eddie Ojeda Dee Snider Mark Mendoza A. J. Pero | |
Informazio gehigarria | |
twistedsister.com | |
Twisted Sister (euskaraz Ahizpa/Arreba Kiribildua) AEBko glam rock musika talde bat da. Berez 1972an New Jerseyko Ho-Ho-Kus udalerrian sortu arren, berehala New York estatuko Massapequa udalerrira lekualdatu ziren.
Taldekideak honakoak dira: Dee Snider (ahotsa eta burua), Jay Jay French, Eddie Ojeda, Dee Snider, Mark Mendoza eta A. J. Pero.
Beren urrezko garaian 1980ko hamarkadan izan zuten, eta abesti ezagunenak "We're Not Gonna Take It" eta "I Wanna Rock".
Taldearen ezaugarri nagusiena taldekideak nahitan modu bitxian mozorroturik agertzen zetzan, ileordeko luzeak, artilezko jakak, takoidun zapatak, aurpegiko makillajea... halere, gaur egun horrela mozorroturik eszenaratzen jarraitzen duen taldekide bakarra abeslaria da. Alice Cooperren eszenaratzea eta Kiss taldearen makillajearen eraginak bereganatuz.