Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Txema del Olmo Zendegi |
Jaiotza data | 1973ko apirilaren 26a (51 urte) |
Jaiotza herria | Bilbo |
Jaiotza herrialdea | ![]() |
Kirol informazioa | |
Modalitatea | Errepidea |
Trebetasuna | Eskalatzailea |
Profesional taldea(k) | |
1997 1998-2001 2002-2005 |
Euskadi Euskaltel-Euskadi Milaneza-MSS |
Txema del Olmo Zendegi (Bilbo, 1973ko apirilaren 26a - ) euskal txirrindulari ohia da.[1]
Afizionatuetan, Café Fortaleza taldean izan zen eta postu on batzuk lortu zituen. Profesionaleko ibilbidea Euskaltel-Euskadi taldean hasi zen. Itzuli handi batean bere jardunik onena 2000ko Espainiako Vueltakoa izan zen, non 15. postuan amaitu zuen. Bere garaipen bakarra 1998ko Etorkizuneko Tourreko zortzigarren etapan lortu zuen eta horretaz gain sailkapen nagusiko bigarren postua lortu zuen.
2001eko Frantziako Tourrean, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteko dopin kontrol batean Eritropoietinan positibo eman eta bi urteko zigorra jaso zuen.
Zigorra amaitu ostean, Milaneza-MSS taldearekin fitxatu zuen eta 2003ko Espainiako Vueltan parte hartu zuen.
1997
1998
1999
2000
2001
2004
Lasterketa | 1997 | 1998 | 1999 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | DSK | - | - | - | - |
Espainiako Vuelta | - | - | 16. | 15. | - | - | 16. | - | - |
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak ![]() |
- | - | - | - | - | - | - | - | - |
-: ez zuen parte hartu
DSK: dopingekin arazoak izateagatik deskalifikatua