Txinatar pabiloia (Potsdam) | |
---|---|
Chinesisches Haus | |
Potsdam eta Berlingo jauregi eta parkeak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Brandenburgo |
Unibertsitate-hiri | Potsdam |
Koordenatuak | 52°24′01″N 13°01′56″E / 52.4002°N 13.0321°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVIII. mendea |
Komisarioa | Frederiko II.a Handia |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Johann Gottfried Büring (en) |
Estiloa | Frederician Rococo (en) chinoiserie (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Am Grünen Gitter, 14469 Potsdam |
Txinatar pabiloia (alemanez: Chinesisches Haus) Alemaniako Potsdamgo Sanssouci parkearen lorategietan dagoen eraikina da. 1755 eta 1764 artean eraiki zen, Johann Gottfried Büring arkitektoaren zuzendaritzapean. Urte haietan Txineragintza modan zegoen, rokoko eta ekialdeko eraginen nahasketa exotikoa.
Eraikina altxatzea Frederiko II.a Handiak agindu zuen. Helburua loretagiak apaintzea zen eta horretarako elementu exotiko hau erabili zuen. Inspirazioa Frantziako Lunévillen 1738an eraiki zen Maison du Trefle pabiloian aurkitu zuen; Maison hau Emmanuel Héré de Corny arkitektoak egin zuen Lorenako Dukearentzako zeina Poloniako erregea izan zen (Stanisław Leszczyński). Enperadore prusiarrak pabiloi horren grabatu bat zuen.
Potsdamngo pabiloia gizarte gertakizunak antolatzeko erabili izan zen. Frederikok Sukalde txinatar bat egitea agindu zuen, Chinesische Küche, pabiloitik oso gertu. Sukaldeak elementu txikiekin adierazten du bere ekialdeko eragina, esaterako leihoetan.[1]