USS Indianapolis (CA-35)

USS Indianapolis (CA-35)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNew York Shipbuilding Corporation (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaCamden
Historia
Eskaera 1929ko otsailaren 13a
Gila jartzea 1930eko martxoaren 31
Uretaratzea 1931ko azaroaren 7a
Esleipena 1932ko azaroaren 15a
Suntsiketa 1945eko uztailaren 30a
Naufragioa 1945eko uztailaren 30a
Aurkikuntza 2017ko abuztuaren 18a
KudeatzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Erregistro-herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak12°02′00″N 134°48′00″E / 12.033333333333°N 134.8°E / 12.033333333333; 134.8
Ezaugarriak
Dimentsioak7,4 (zingoa) × 20 (zabalera) × 186 (luzera) m
Erruna20,2 m
Zingoa7,4 m
PropulsatzaileaWhite-Forster boiler (en) Itzuli (8)
Identifikazioa
Dei-kodeaNABD

USS Indianapolis (CA-35) AEBtako armadaren gurutze-ontzia izan zen.

1945eko uztailaren 29an, Filipinetako itsasoan, Mochitsura Hashimoto komandante zuen I-58 itsaspekoaren tiramenean sartu zen AEBetako armadako Idaho klaseko gurutzaontzi astun bat, USS Indianapolis. Gerraontziak ez zeraman eskoltarik eta ez zebilen sigi-saga erasoak saihesteko; jomuga erraza zen[1].

23:26an, itsaspekoa ontzitik 1.500 metrora besterik ez zegoela, Hashimotok sei torpedo jaurtitzeko agindua eman zuen. Helburua jo zuen eta Indianapolis minutu gutxian joan zen hondora. AEBetako armadak ez zuen gurutzaontziaren SOS seinalerik jaso. Handik ordubetera Hashimotok bidalitako mezua, ordea, bidean atzeman zuten: Idaho klaseko ontziari eraso ziola zioen. Seinalea deskodetu eta uztailaren 30ean, 17:00etan iritsi zen estatubatuarren aginte-gunera. Baina ez zioten jaramonik egin.[1]

Aste batzuk lehenago ontziak karga sekretua jaso zuen: Hiroshiman jaurtiko zuten bonba atomikoaren uranioa eta beste hainbat osagai. Eta egun batzuk lehenago bonba helburuan utzita, misioa betea zuten. Ontzian gutxik zekiten misioaren berri, ontzitik kanpo are gutxiagok. Japoniarren mezua aginte-gunera iritsi zenean, txostenak begiratu eta eremu horretan halako ontzirik ez zegoela ikusi zuten. Japoniarrei atzemandako seinalea hutsegite bat zela ondorioztatu zuten.[1]

Abuztuaren 2an hegazkin batek Indianapolisko naufragoak ikustatu zituen jitoan. Hala, ontzia hondoratu eta lau egunera, erreskate lanak hasi ziren, mantso, erreskate ontzia ez baitzen gauera arte naufragoengana iritsi. Indianapolisen eskifaia 1.199 pertsonak osatzen zuten: 300 bat ontziarekin batera joan ziren itsas hondora; 316 bizirik irten ziren; gainerako 600ak erreskatearen zain hil ziren, ur gazia edateagatik edo deshidratazioak jota batzuk, erasoetan jasandako zaurien eraginez beste batzuk eta, nagusiki, marrazoek erasota. Misio sekretua sekretuegia zen, ur haietan bizi ziren marrazoen zorionerako.[1]

Estatubatuarren itsas tragedia larrienarengatik harro ez, eta gertatukoaren berri ez zen askorik zabaldu. Harik eta Steven Spielbergek Jaws (1975) film arrakastatsuan hizpide izan zuen arte. Robert Shaw aktoreak jokatutako Quint pertsonaiak, lau minutuko bakarrizketa gogoangarrian, egun haietan uretan bizitakoa deskribatzen du.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2016ko urriak 09). «Marrazoen bazka sekretua» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]