Ulzana's Raid | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Ulzana's Raid |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna eta gerra-filma |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Aldrich |
Gidoigilea(k) | Alan Sharp (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Burt Lancaster |
Edizioa | Michael Luciano (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank De Vol |
Argazki-zuzendaria | Joseph F. Biroc |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Arizona |
Ulzana's Raid (euskaraz Ulzanaren Erasoaldia) 1972ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western film bat da. Burt Lancaster, Richard Jaeckel, Bruce Davison eta Joaquin Martinez aktoreek antzeztu zuten.
Zenbait zinema kritikarientzat 1970ko hamarkadako western generoko film onenetakoa da, garai honetan jada western generoko zinema gainbehera latzean zegoela kotuan hartu beharra dago.
Mendebalde Urruna, 1880ko hamarkada, Arizona. MacIntosh (Burt Lancaster) esploratzaileak estatubatuar zalduneriari apatxe matxinatu talde bat atzematen lagunduko dio, haien buruzagia Ulzana da (Joaquín Martínez). Esploratzaile eskarmentudunak Garnett DeBuin (Bruce Davison) teniente gazte eta idealistari apatxe bortitzak garaitzeko modu bakarra haiek baina oraindik eta bortizkeria gehiago erabiltzean datzala ikusarazi beharko dio.